Astekaria

 Hiruko Txikian 

Torturatu

Egin zuten astebetez, txiki-txiki eginda ekarri zuten Martutenera. Berrogeita bat urte eta hilabete eta erdi joanak dira dagoeneko, eta burmuineko motxilan dut oraindik fresko. Ekarri eta “el período” deitu egonaldian zeukatela, arnasa bere onera ekarri aurretik eraman egin zuten berriz ere komisaldegira. Bere garrasi hautsiek aztoratuta, oihuka ziegatik ziegara erabaki genuen gose grebari lotzea. Afari garaian konturatu ziren funtzionariak zertan genbiltzan. Banaka eman gintuzten ziegatan hirunaka gintuztenak. Handik bost bat egunetara ekarri zuten bueltan. Hilabete osoa eduki gintuzten zigortuta elkar ikusi gabe. Adinez bikoizten gintuena, masakratua zuten bigarren aldiz. Bere onera etortzen kosta egin zitzaion, aurpegiaren dardara salatzaile. Eta aste honetan Garan bere eskela ikusi dudalarik, burmuineko zakua ireki egin zait orduko oroitzapenak eguneratuz. Badakit jakin, behartsuen alde eta errepresaliatuen alboan eman duela bere bizi denbora. Ez dit aukerarik eman agurtzeko, bizi izan zen bezala abandonatu gaitu, diskretuki. Mauri Zentol Legarda, gizon zuzena eta atsegina, bere estualdietan ere umoretsua. Beste andana bezala, Itziarren semea bera ere.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2204. alea
2009-11-01
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | iu | 2009-12-28 19:19:49

    mialaka dira euskaldun torturatuak, ia atxilotu denak, ordaun eztakit hori nolatan oraindikan mediotan eztiren gehio agertzen, torturen biktimak ,unai gazteiztarrea aurpegia pustuta oraindik akordatzzen naiz, baino ako dira azkazkalak alikatez ateratakoak eta baita bainera egin diotenak, eta elektrodoak GC ziegetan, eta hau isilik edukitzea berriz egiteko probesten dute, eta medioetan isiltzea berriz egiteko aprobetzatzen dute

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia