Astekaria

 Bero-beroan 

Eslovakieraz ez dena, zigortuta

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2204. alea
2009-11-01
alde 0    kontra 0

Davyth Hicks Eurolang hizkuntza gutxituen agentziako erredaktore buruaren eskutik izan dugu notizia honen berri. Artikuluari ondoko izenburua jarri dio: Eslovakia: XIX. mendeko hizkuntza-legea XXI. mendeko Europan.

Kontua da Eslovakiako Legebiltzarrak hizkuntza-legeari egindako zuzenketa polemiko bat onartu duela eta irailaren 1etik aurrera indarrean dagoela. Legeak dio komunikazio ofizialetan eslovakiera ez den hizkuntza erabiltzea mugatuko dela. Murrizteko modua zigorra da, 5.000 eurora irits daitekeen isuna. Legea anbiguoa da eta nahiz eta agintariek ziurtatu duten legeak esparru publikoari eragiten diola 1.5 artikuluak besterik dio, alegia, ez zaiela aplikatuko Estatuko eta udaletako agintariei bakarrik, baizik eta baita pertsona juridikoei, norberaren kontura lan egiten duten pertsona fisikoei eta partikularrei ere. Hona BBC telebista kateak azaldutako gertaera bat. Biztanle gehienak hungariarrak diren Galanta herrian (milioi erdi hungariar bizi da Eslovakian, batik bat hegoaldean) ile-apaindegiko emakume batek kexa helarazi zuen hungarierari eskainitako webgune batean. Irailaren 1etik aurrera bere nagusi eslovakiarrak debekatu egin zion bezeroei hungarieraz hitz egitea. Hicksek dioenez, legea batik bat hungarierari begira prestatu dute, kontuan izanda Eslovakiako biztanleriaren %9,7 hungariarrak direla. Alabaina, erruteniarrei, ukrainarrei eta alemaniarrei ere eragin diezaieke legeak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia