Astekaria

 Bertso berriak 

Eskola baten sorrerari jarriak

I Tolosaldean bada herri bat Ernioz itsas aldera Asteasutik barrena joan da egin Larraulen galdera. Joan deneko hogei urtetan dezenteko aldaera gaur hirurogei ume baditu hamabi urtetik behera... Bertso hauetan kontatuko dut eskola baten sorrera.

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2204. alea
2009-11-01
alde 0    kontra 0
Jexux Mari Irazu
Jexux Mari Irazu (Dani Blanco)

II
Odol hustutzen ari zenean
azkena ez zen urrun, ai
Larraul berria bilakatu zen
Larraul zaharraren bizigai
jendeak bere seme-alabak
herrian errotzea nahi.
Azpiegitura, lege ta ratio…
Beste esperientziak itzai…
Lehenbizikoan ez zen atera
baina hirugarrenean bai.

III

Guraso elkarte eta udala
elkar hartu eta tira
Larraulerako hezkuntz proiektu
propio baten harira.
Azpiegitura, ume, proiektu...
Delegaritzara jira.
Dena egina emanda joan
pedagogian kabira…
Han entzun behar izandakoak
esatekoak ez dira.

IV
Lehen eskola bazen Larraulen,
ibili zirenek bertan
inauguratu zuten berria
segidaren seinaletan.
Eskola aurrean, borobilean,
Eta kanpana hotsetan
zaharrek arbola landatu zuten
haurrek ura bota bueltan:
Gaurko frutuek jarri zituzten
atzoko zainak loretan.

V
Eskolak zer den ume, guraso
ta herri osoarentzat

ulertzen ez da hain zaila baina
ezinezko zenbaitentzat.
Haur Hezkuntza ta Lehen Hezkuntza
heldu dira Larraulentzat
–Hamabi urte bitartekoa
eskola zaharrekoentzat–
lehen onartu ta sinatua
kentzen ez badute behintzat.

VI

Zenbat bihotzek amets berbera,
nahi dutenak ikustea
seme-alabek norbere herrian
ikasi eta haztea.
Lehen xamurra ez, ta kostako da
jauntxo berriak heztea
ixteko hotsak hasita daude,
nahi baldin bada eustea
onena dugu lehenbailen bildu
ta hortzak erakustea.

Doinua: “Hil da Canovas, fuera Canovas”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia