Astekaria

 Landareak 

Kokondoko kokoa

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2203. alea
2009-10-25
alde 0    kontra 0

Haizearen airea dantzatuz ospatzen dute landareek uzta, fruituetako haziek berenganatu dituzten lur berriak.

Ura ere garraiobide egokia da, erreka, ibai, errio eta itsaso, auskalo zenbat luberri eta herri-berritarako zubi... Hazi askorentzat egokia, batzuentzat aproposena. Cocos nucifera, kokondoari galde. Kokondoa itsas bazterrean hiltzera, hau da, jaio eta bizitzera ohitu den landarea da. Hezetasuna eta gatza nahitaezkoak ditu bizitzeko, baina baita argia ugari eta tenperatura epelak ere. Ez da, beraz, edozein itsasotakoa, tropikoen zale, aukera egiten ez da makala: Bermudak, Kiribati, Polinesia, Filipinak, Indonesia, Hawaii, Kanariak...

Aukera egiten du bai, ezagutu itsaso guztiak ezagutzen baititu. Norvegia aldeko itsaso ezin hotzagoetan ere ikusi izan dira koko esploratzaileak. Milaka urtetako bizimoduan kokondoaren kastak diren eta ez diren itsas bazter guztiak ezagutu ditu. Eta lurra etengabeko aldaketan bizi denez, zer gerta ere, inongo zokoren batean berarentzako moduko lurren bat sortu baldin bada, sumendiren baten purrustadak hondartzaren bat gainka hartu edo irla berrien bat sortu badu, han behar du, urrutira gabe igeri dabilen koko bat, luberria jo, sustraiak amarratu eta betirako portua hartzeko. Espeziearentzat kolonia berri bat sortzeko. Hemen ere, itsasoko gatzaren gozoan, hezetasunaren zirrian, eguzkiaren epelean, argiaren kiliman... limurkerian lizun haziko da kokondoa, mareen uhinetara lainezaz makurtuta. Makurtuta, azkarra baita kokondoa eta itsasoaren zubian utzi nahiko ditu sortuko dituen kokoak, bera sortu zuena bezalaxe bidaiari izan eta luberriak ezagutu ditzaten. Honetarakoxe diseinu ezin hobeagoaz osatuz, zaku babesle batez jantzi eta igerian luzez, urtetan ibiltzeko adinako forma emango dio. Perfektua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia