Astekaria

 Bertso berriak 

Bakearen nobela: Barack Obama?

Xabier Paya

Xabier Paya


2203. alea
2009-10-25
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
Xabier Paya (Iņigo Azkona)

I
Piedad Cordobak bakea lortzen
FARCekin ez dauka errez,
Morgan Tsvangiraik Zinbawe aske
utzi gura du Mugabez;
izan zitezkeen, U2ko Bono
zein Bill Clinton, adibidez,
ironiazko saria bazen,
bazen saritzea Ares,
Baltasar Garzon, Grande Marlaska...
baina Barack Obama, ez.

II

Haurdunaldi bat besterik ez da
erlojuaren harea
Washingtonera igo denetik
Honoluluko marea,
tarte horretan nahiz eta hutsik
ekarri duen sarea,
Nobel saridun bihurtu dute
demokraten kofradea,
mundu osoko herrialdeetan
arma gehienen jabea.

III
Etxe zurian sartu zenetik
ez dira pasa uda bi
eta jadanik bulegorako
zer apaingarri, zer sari!
Nahiz presidente gisa zeharka
hil duen jende ugari,
bere eskuez hiltzeko ere
inoiz ez da egon nagi
eta bestela galdetu hil zuen
euliaren sendiari.

IV
Ez dut esan nahi tipoa denik
gaizkile denen printzea,
ziur ez dela gauza erraza
Amerikan agintzea,
halere sutan probatzen bada
nolakoa den eltzea,
ez da posible bakeak duen
maila gorena lortzea

eta norbere herriko gastu
militarra handitzea.

V
Ez da gai izan Guantanamoko
presondegia ixteko
edo heriotz zigor zitala
historia bihurtzeko;
Afganistango kanposantuak
segitzen du gorpuz lepo...
Barack Obamak zer egin du ba,
zer bakebide perfekto,
Gandhik sekula jaso ez zuen
saria irabazteko?

VI
Nola ez duk egin Kiotoko
protokoloarekin bat?
Arma nuklear guztiak utzi
nahi lituzkek mundutik at,
mende erdiko blokeoari
ez ziok eutsiko Kubak...
Hire asmoek milioi bat euro
balio baditek, Barack,
inoiz asmoak bete ezkero
“eurotuko” haiz erabat!

Doinua: “Bogart eta Bilintx”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 2# | Xabi | 2010-02-27 16:05:54

    Eskerrik asko, Abel!

  • 1# | Abel | 2009-10-26 12:49:59

    Oso ona Xabi! "ironiazko saria bazen, bazen saritzea Ares..."

Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia