2009-10-25 -- 2203.zenb
Hiru mahaikideetatik bik oso garbi esan digute miraririk ez espero izateko. Alegia, energia berriztagarriak ahalik eta gehien garatu behar direla, baina ez imajinatzeko energia fosilen munduaren ordez energia berriztagarrien planeta izango dugunik. Planetaren (edo hobe esan planetaren zati baten) energia kontsumo erritmoari ezin die eutsi berriztagarriek. Ondoren, energia berriztagarriak banaka-banaka aztertzeko eskatu diegu, abantailak eta desabantailak errepasatzeko.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa