Arte Eszenikoen Zentroa 2011n ireki nahi du Jaurlaritzak

Jon Torner

Jon Torner


2009-10-25

EITB-ren eta Bizkaiko Ogasunaren egoitzen atzealdean eraikiko dute Arte Eszenikoen Zentroa, Bilboko Erakustazoka zegoen eremuan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren helburua zentroa 2011n irekitzea da. Orotara 3.180 metro koadro izango ditu eraikinak, eta hamaika metroko garaiera. Arte Eszenikoen Zentroak zein ikasketa jasoko dituen zehazten hasiko dira orain arduradunak. Heziketa arautua eta ez-arautua emateko asmoa dutela iragarri du Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak.


Argia.com 2012