Astekaria

 Ezpalak 

'Paisito' edo gure herritxoa

Mikel Asurmendi

Mikel Asurmendi


2202. alea
2009-10-18
alde 0    kontra 0

Paisito
Zuzendaria: Ana Díez / Gidoia: Ricardo Fernández
Aktoreak: Emilio Gutiérrez Caba, Andrea Davidovics, María Botto, Nicolás Pauls...

Donostiako Zinemaldian film bakarra ikusi nuen: Yuki & Nina. Frantziar-japoniarra. Perla gisa ekarria. Ez zitzaidan gustatu. Ana Díezen Paisito filmearekin gogoratu nintzen irtetean. Paisito bezalako filmak ez dira modakoak, bistan da. Hona, Paisito ikusteko –ikusteko aukera izanez gero– bere aldeko abar sorta hau.

1. abarra: Ikusteko aukera esan dut. Nik Madrilen ikusi nuen. Egun gutxi egon zen karteldegian. Euskal Herrian egun pare bat baino ez. Aipamen gutxi. Kritikarik bat ere ez. Ez nintzen harritu. Filma eginda ere, zuzendariak estreinatzeko esperantza galdu zuen jada. Luze joan zen –urte bat edo bi– estreinatu orduko. Sistemari –entertainment sistema– merkeagoa ei zitzaion filmea tiraderan uztea zinetokietara eramatea baino.

2. abarra: Malagako Zinemaldian estreinatu zen azkenik. Azkenik eta zorionez! Miarritzeko latino-amerikar zinemaldian ere izan zen iaz. Filma duina baita. Ekoizpena espainiar-uruguaiarra da. Alabaina, Ana Díez euskal herritarra dugu. Tuterako alaba da. Ander eta Yul filma eta Galindez dokumentalaren egilea, besteak beste. Fikzioa eta errealitatea aldizkatu ditu bere lanetan.

3. abarra: Paisito Uruguaiko diktadura garaian girotuta dago. Militarrek kolpea eman zuten 1973an. Herrialdea hondatzen hasi zen, korrupzioa, mesfidantza eta deskontentua nagusitu ziren. Herriaren aldarrikapenak eta beldurrak agerikoak dira. Xavi eta Rosana haurrek egoera hori pairatu zuten, bizitza osorako eraman zuten sufrikarioa.

4. abarra: Gure artean Argentina eta Txileko diktadurak ezagutzen ditugu, Uruguaikoa aldiz ez. Horregatik Paisito. Gerra zibilek bizitzeko gogoa suntsitzen dute betiko. Futbola diktadurek maneiatzen duten espektakulua da. Eta demokraziek, bistan da. “Gure” trantsizioan ahoak itxi behar izan ziren, ixileko itunek dena estali zuten. Iraganeko zauriak ongi orbaindu ezean, zorneak betiko dirau!

5. abarra: Baiki! Zaila da diktadura bateko ondorioak eta kontuak ondo eta ondoriorik gabe ixtea. Eta guk euskaldunok ere paisito bat osatzen dugu: herritxoa. Lasai egon daiteke Ana Díez. Filmak gure herriaren errealitatearen metafora gisa hartu daiteke. Halaxe ikusi dut neronek. Teknikoki duina da Paisito. Xumea eta duina.

6. abarra: Irakaspen ederra film (h)onena! Txikiek ere lekua merezi dute –zinema– munduan. Zinetokian ez, baina agian telebistan ikusiko dugu berriz ere. Edo DVDa erosiko dugu! Eta abar eta abar eta abar...

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia