Astekaria

 Bestelakoak 

Bolonia

Platanoak jaten dituen jende ugari dago Euskal Herrian. Era guztietako platanoak. Gaurkoan, arruntez hitz egiten ari naiz. Baina, hemen, jakingo duzuenez, inork ez ditu jasotzen. 4X4 ederrak ikusten dira gure mendietan, baina erregaia ere kanpotik dator. Bestalde, zenbait ospakizunetara hurbildu beharrik ere ez dago, jendeak janzten dituen trapuen arteko norgehiagoka imaginatzeko; eta, hemen, zaharrenek bakarrik dakite jostun lanaz. Kontsumitu egiten ditugun gauza gehienen nekean ez dugu parte hartzen, eta, egia esan, horietako gauza dezentek ordaintzen duguna baino askoz gehiago balio du. Pertsonen bizitzaz ari naiz, eta ez gara konturatzen, gu ez. Munduko hiritar gehienentzat, ordea, oso ongi bizi gara hemen, erailketa hutsean. Dena den, kriston guayak garenez, badaezpada, nahiago dugu gure koadrilatan etorkinik ez egotea goiko lerroetan esandakoaren funtsezko esanahiaz jabetzea baino. Proba egizue bestela: hitz egiezue gure parke eta gozotegietako amatxo ultraeskuindar horiei munduko beste lekutako pertsonen baldintzez. Zinemaldiko zein pelikulaz ari zareten galdetuko dizuete. Honek ez gaitu harritu behar; zenbait eskalatan, hemen, denok gara kontserbadore, kontrakoa frogatzen ez dugun bitartean, behintzat. Eta artifizio ekonomiko hau guztia mantendu ahal izateko, beste gauzen artean, Bolonia! Hortaz, unibertsitateetan ikasmaila jaitsi egingo dute, dena erraztasunak izango dira, lizentziatura lau urtetan, baina, eta hau ez dute gehiegi komentatzen, ikerketa maila ingeniaritzan, medikuntzan eta abar. Nazioartekoa izanik, ezin jaitsi, herri edo kolektibo gisa, ondoko hamarkadan Asian arroza jasotzen amaitu nahi ez badugu edo etorkin brasildar gehienen lana hemen izaten, gure seme-alabek Txinan egin behar izatea nahi ez badugu. Ondorioz, maila konpetitiboa eskuratzeko, azkenean eta halabeharrez, belaunaldi gazteek gutxienez bi urte gehiago egin beharko dute unibertsitatean, master ala dena delako kontuekin. Helduen belaunaldiak dagoeneko euren etorkizunaren zati bat merendatu egin baitu. Platano eta guzti, aizu!

Irudia

Julen Azpeitia


2202. alea
2009-10-18
alde 1    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia