Astekaria

 Bero-beroan 

Alakrana: esku hartze militarra eragotzi

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2202. alea
2009-10-18
alde 0    kontra 0

Azken orduko aldaketarik ez badago, astea bete da pirata somaliarren talde batek Indikoan Alakrana atun-ontzia bahitu zuela. Bahiketa honek, 2008ko Playa de Bakio-koak bezala, euskal arrantza sektorearen egoera larria agerrarazten du. Alturako flotan dabiltzan 1.140 arrantzale inguru etxetik urrun ibili behar dira arrantzan beren 64 ontziekin. Horietatik, 25 atun-ontzi izozkailuetan lan egiten dutenak 629 dira, Alakranan bahituta dauden 36ak barne. Bahiketa Indikoan gertatu da, Euskal Herritik milaka kilometrotara, bizitzeko ahal duten tokian egin behar dutelako arrantza, beste herrialdeetako milaka ontziekin lehiatuz. Bahiketa egin dutenak, aldiz, gerran eta gosez dagoen herrialde bateko kide dira, Somalia.

Bahiketa hori kudeatzeko ardura dutenek –Espainiako Gobernua– hainbat gauza eduki beharko lituzkete kontuan. Alakranan familia duten 36 arrantzale daude, eta beren erreskatea lortu behar da modu ahalik eta garbienean. Senideek eskatu dute erreskatea ez dadila indarrez izan; edozein interbentzio militar hilgarria suerta liteke denentzat: tripulazioarentzat eta piratentzat. Ondorioz, muturreko egoera horretan, negoziazioa gailentzen da, eta ordua iritsiz gero, erreskatearen ordainketa. Bizitza edozeren gainetik dagoela errepikatzeaz nekatzen ez direnak, izan daitezela kontsekuente. Ez dezatela jarraitu ETAren beste bahiketa batzuetan praktikatutako politikarekin, esanez "terroristekin" ez dela negoziatzen. Zeren eta, kasu honetan, arrantzaleek euren bizitza gal dezakete. Eta baita “piratek” ere. Euskal politikariek, bahituekin eta familiekin solidarioak direla esaten badute, egin dezatela lan bide horretan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia