Imanol Urbieta ::Txanpirrin pintxona
Elkar
orrialdeak ::45
prezioa ::12.50€
Imanol Urbietak 40 kanta berri bildu ditu Txanpirrin pintxona liburuan. Bi urteko haurrentzat bereziki egindakoak dira, egileak liburuaren hitzaurrean dioenez. Adin horretan, aurrerantzean bezala, gorputza da esperientziak barneratzeko bide erosoena: jolasari ekiten dionean, umeak inguruarekin bat etorri nahi badu, beharrezkoa izango du hanka-besoen, eta gorputz-atal guztien partaidetza. Abentura horri ekiteko aproposak dira Urbietaren kanta berriok. Egileak 75 urte ditu, eta adin horretan, bere esanetan, inoiz baino ulergarriagoa egiten zaio bi urteko haurtxoa.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa