Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Luis Elberdin

“Abortu bat ez da frakaso bat, alderantziz”

Bere lanean sinesten duenak ez du esaten duena sinestarazteko lanik. Esadazu sexologoei hainbeste gustatzen zaizuen egia borobil eta progre horietako bat. Sexu harremanetan zer gertatu behar den eta zer sentitu behar dugun inposatzen digun gizarte eredu batean bizi garenez, gidoi hori betetzen dugun marionetak baino ez gara. Berriz ere sistemaren errua!? Gobernua ez dago ohean, baina sistema bai. Auto-istripu bat dugularik errua besteari egoztea da joera naturala, baina sexuan ez. Zalantzan eredua jarri beharrean gure burua jartzen dugu. Aizu, oraindik alarde mistoak onartzen ez diren herri batean bizi gara, e. Bai, baina gaur egun emakumea da ohe gainean baldintzak jartzen dituena, eta hala behar du. Gizonezkook inposatutako lau muxu, bi laztan, sartzea, eta segundo berean korritzearen ereduak ez dauka zerikusirik anatomiarekin. Ez da izango... Gauza bat da bizi-proiektu baten baitan emakumeek gurekin intimitatea konpartitu nahi izatea, baina hori bezain egia da ez gaituztela ezertarako behar. Ez da kasualitatea banatzeko erabakia gehien-gehienetan emakumeak hartzea. Ez da erraza XXI. mendeko gizona izatea! Bukatu da gizonezkoak kontsultara, John Wayne saloon-era nola, armairu bat bezain harro sartzen ziren garaia. Orain oso xume, oso umil datoz, akojonatuta, eta bikotekidearen plazerarekin oso kezkatuta. Eskolak bere lana egin balu, agian... Denak gaude sexu-heziketaren garrantziarekin ados, baina gero... Ez dago azalekoaz haragoko ezer egiteko borondate politikorik. Sexuak ez du botorik ematen, nonbait. Nola ezetz? Ez al dira abortuaren legea prestatzen ari? 25 urte geroago iraungita jaio zen lege bati adabakia jartzen ari dira. Zer egingo duten? Orain 25 urte Frantziar Estatuan zegoen legedia martxan jarri. Alegia, hamalaugarren astera arte abortua baimendu eta hortik aurrera turismo sexuala, Holandara edo Denverrera, abortatzera. Zer dira, frantsesak oso aurrerakoiak ala espainolak oso atzerakoiak? Gaur egun, Espainiako Estatuan, emakume batek haurdunaldia eten ahal izateko erdi erotuta edo senetik irtenda dagoela onartu behar duela esaten badizut, zer uste duzu? Jendeak larrua jo eta gero irakurtzen duela zuek zabaldutako informazioa! Tabako paketeetan erretzeak hiltzen duela jartzen du baina jendeak berdin-berdin erretzen du, ezta? Nahigabeko abortuak beti existitu eta existituko dira, baina abortu bat ez da frakaso bat, alderantziz.

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2201. alea
2009-10-11
alde 0    kontra 0
Luis Elberdin
Luis Elberdin (Dani Blanco)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia