Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Indiako anabasa genetikoa

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2201. alea
2009-10-11
alde 0    kontra 0

Harvard Medical School-eko (AEB) David Reich ikerlaria Indian dagoen populazioaren nahaste-borrastea aztertzen ari da. Indian kasta ugari daude, eta bertako konstituzioak hamazortzi hizkuntza onartzen ditu. Hala, ikerlariek 25 talde etnikotan azterketa genetikoa egin zuten, indiarren jatorriari buruz zerbait gehiago jakin nahian.

Guztira 132 lagun aztertu zituzten, eta 560.000 aldagai genetiko aurkitu. Gene-patrimonio zabal horretan bi multzo nagusi bereizi zituzten: batetik, iparraldetik edo Eurasiatik datozenak eta hizkuntza indoeuroparren bat hitz egiten dutenak (hindia, sanskritoa…), eta bestetik, hegoaldetik datozenak eta inolako herrialderekin loturarik ez dutenak.

Kasten sailkapenean argi eta garbi ikusten da jatorria Eurasian dutenak direla aberatsenak. Hala ere, indiarren bi familia handiak nahastuta ageri dira dagoeneko. Beste alde batetik, endogamia oso handia duten populazio isolatuak sortu dira Indian; ondorioz, gaixotasun hereditario kopurua asko hazi da eta horrela segituz gero etorkizunean arazo larria izan daiteke.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia