Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Uste baino hidrokarburo gehiago ote dago planetan?

Jakina da egungo energi iturri nagusiaren, hau da, hidrokarburoen formazioan urtetan zehar metatutako konposatu organikoak daudela. Baina konposatu organikorik gabe posible al da hidrokarburorik sortzea? Europako hainbat ikerlarik, elkarlanean arituta, presio atmosferikoa baino 20.000 aldiz handiagoa den presioan eta 1.000ºC-ko tenperaturan jarri ondoren, metanoari erreakzionatuarazi eta etanoa, butanoa, hidrogeno molekularra eta grafitoa sortu zituzten. Hau da, hidrokarburoak sortu zituzten, besteak beste. Arestian aipatu presio eta tenperaturaren baldintzak lur azpian 64 eta 153 kilometroko sakoneran daudenak direnez, zilegi da pentsatzea sakonera horietan naturalki sortutako hidrokarburoak daudela. Hala bada, energia fosilen agortzea uste baino dezente urrutiago izan daiteke.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2200. alea
2009-10-04
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia