Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Unibertsoko materia ilunaren bila

Materia iluna oraingoz hipotesia baino ez da, ez baita inoiz frogatu hura existitzen denik. Definizioz, argia jaso edo emititzeko ahalmenik ez duen materia da, eta ustez unibertsoko materia osoaren %80 inguru da. Materia horren existentziaren galaxien errotazioan sortutako indar zentripetoa orekatzeko sistemari egozten zaio; materia barionikoa –ikus dezakeguna– ez omen da nahikoa, eta galaxiek zatitan puskatzeko joera behar lukete. Baina hausketa gertatzen ez denez, ikusten den materiaz gain beste zerbait behar du izan. Materia iluna detektatu nahian mundu osoko ikerlariak bildu dira Italiako Gran Sasso mendietan, XENON izeneko saiakuntzan. 1.500 kilometroko sakoneran, xenon likidoa sartu dute bi detektagailu dituen edukiontzi batean, eta xenona oso dentsitate handiko materiala denez, materia ilunak xenona gurutzatzen badu harrapatu eta detektatzaileen bidez antzemango da. Materia ilunaren existentzia frogatzen bada, material sorta berria lortzeko atarian izan gaitezke.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2200. alea
2009-10-04
alde 0    kontra 0
Gran Sasso
Gran Sasso mendilerroa, Italian


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia