Astekaria

 Txandan 

Markaz gaindiko ekintzak

Innobasque umezurtz geratu omen da Pedro Luis Uriarteren dimisioaren ondotik. Proiektu guztiaren jarraipena kinka larrian omen dago. Bai ote? Onartu behar zaizkio Uriarteri sekulako esperientzia, dedikazioa eta eskuzabaltasuna, txakur txikirik kobratzeke eta gastuak berak ordainduz jardun baita bi urtean. Baina aitortu ere aitortu beharko da Uriarteren nortasunak estali egin duela Innobasqueren barne-antolaketa. Uriarteren hurrengoak curriculum nabarmena behar izango du, baina baita lan-taldea suspertzeko gaitasuna ere, ziklo politikoen gainetik, elkarkidetza publiko-pribatuaren baitan eta hogeitaka urteko epean. Garbi dago euskal lehiakortasuna ezin izango dela aurrerantzean kalitatean soilik oinarritu, are gutxiago kostuetan, etenbako berrikuntzan baizik. Uriarteren eraginak “Innobasque” marka jarri du indarrean eta aurrerantzeko Innobasquek markaz gaindiko egitasmo zehatzak eragin beharko ditu. Teoria gutxiago eta praktika gehiago. Egitea esatea baino zailagoa da segurutik, baina horretan datza, hain zuzen ere, Innobasqueren benetako kinka: ekintzetan.

alde 0    kontra 0
Amatiño
Amatiño


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Mikel | 2009-10-01 13:46:53

    Pedro Luis Uriarte delakoa, ez dakienarentzat, Munduko Bankuan aritutakoa da eta BBVAren lehendakariorde ohia da. Bai, mundu mailan dagoen lapur-mafian buru izandakoa da. Langileon eskubideak bortizki murrizten ari diren garai honetan banku honek azken 9 hiletan 4.321 milioi euro irabazi ditu.
    Horrelako dirutza urte luzez lapurtzen aritu ondoren neuk ere "txakur txikirik kobratu gabe" lan egin nezake, ondoren nire eskuzabaltasuna goraipa dezaten enpresarioen mesedetan karrera egin duten politikariek.

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia