Sara Cordón ::Lorca eta haren xarma
Txertoa
orrialdeak ::123
prezioa ::9.95€
Txertoa argitaletxeak haurrei zuzendutako biografiak argitaratzeko sail bat dauka, Nor da? izenekoa. Sail horren baitan argitaratu da Federico García Lorcari buruzko liburu hau, Sara Cordónek izkiriatua, Miren Arratibelek euskaratua. Liburuan esaten zaigunez, ikasi beharrak ernegatu egiten zuen Lorca, eta horregatik, ahalik eta gutxien ikastea erabaki zuen, ipuina bizibide hartuta. Eta ipuinetik egin zuen jauzi antzerkira, poesiara... Bidean gurutzatu zituen pertsonaiak ere azaltzen zaizkigu biografia labur honetan: Salvador Dalí, Luis Buñuel edo Encarnación López Argentinita, besteak beste. 9-12 urte arteko umeentzako liburu honek informazio osagarria eta galdetegia ditu bukaeran.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa