Astekaria

 Termometroa 

Paradisu fiskalak ezabatu edo erreskatatu?

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2199. alea
2009-09-27
alde 0    kontra 0

Munduko herrialde aberatsenak biltzen dituen G-20ko Gobernuek, solemnitatez iragarri zuten Londresen, apirilean, “banku sekretuaren garaia amaitu” dela. Esaldi horrek esan nahi zuen “hirukia” deiturikoa (ihes fiskala, banku sekretua eta finantzak ez gainbegiratzea) bideratuko zutela Ogasunen arteko informazio trukaketara. Horrela, jakintzat ematen zen gobernuek 40 leku baino gehiagotan dauden paradisu fiskalen kontra borroka hasiko zutela azkenean. Partikularrenak diren 8,2 bilioi (“b”rekin) euro xurgatzen dituzten paradisu fiskalak dira zergetan 178.000 milioi euro sortuko lituzketenak, Tax Justice Network-en arabera. Hau da, munduko BPGaren %13, ELGAren esanetan.

Hankak lurrean, paradisu fiskalek ukiezin izaten jarraitzen dute. Zertxobait birmoldatzeko itxura egin dute, baina legitimatzen jarraitu ahal izateko, horrela dio Juan Hernández Vigueras adituak bere azkeneko lanean: Al rescate de los paraísos fiscales: la cortina de humo del G-20 (Paradisu fiskalak erreskatatu: G-20aren kezko gortina). G-20a paradisu fiskalak erreskatatzera etorri da, beren herrialdetako zergetatik ihes egiten dutenen lana erraztera, bildutakoa murriztuz. Hartara, paradisu fiskalek itzalean eta kontrolik gabe dagoen bankari ostatu ematen jarraitzen dute, banka horrek banatu zituen hipotekak eta aktibo toxikoak inbertsio banka handiaren azpian mozorroturik, zergadunen kontura erreskatatu behar izan zen inbertsio bankaren azpian, hain zuzen

 Paradisu fiskalek jarraitzen dute balio izaten drogatik, zurien tratatik, arma trafikotik eta abarretik datorren diru zikina garbitzeko. Paradisu fiskalak ezabatzeak, justua, gizatiarra eta solidarioa ez den ekonomiaren erantzule den banka eta finantza eredua aldatzea eskatzen du.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia