Astekaria

 Bertso berriak 

Martxa berriari jarriak

I Udara ondorenaren sentsazio berezia: pereza bakarrik balitz… tristura ta ahulezia, bukatu ziren oporrak, itxi zen parentesia, bueltan etorri da lana edota langabezia.

Alaitz Sarasola

Alaitz Sarasola


2199. alea
2009-09-27
alde 0    kontra 0
Alaitz Sarasola
Alaitz Sarasola (Nagore Legarreta)

II
Gibelurdin, ziza hori,
honto beltzak pagadian,
sagarrak tolareetan
eta intxaurrak perian,
umeak ikasgeletan,
irakasleak guardian
eta monobolumenak
ikastola atarian.

III

Terrazak libre antzean,
bukatu da ikusmira;
izozki italianoak,
hondarretako pasira…
Hiriburuko pisuak
urtaroaren neurrira,
turistek hustu zituzten
ta ikaslez bete dira.

IV
Hazkureak gorrituta
sudur eta begi ertzak,
eskerrak Ventolinari
–soinean izanda behintzat–
nahiz udazkena jotzen den
hain urtaro dotoretzat
doministiku garaia
izaten da askorentzat.

V
Udazkena antzematen
da eguneroko loan,

maindirapera binaka
erretiratzerakoan,
oheko posizioa
aldatzen da hotz-beroan;
udan iskina banatan,
orain elkarren ondoan.

VI
Halere detaile hauek
ez dira aski izandu:
nahiz ta paisaia gorritu,
ta argi orduak galdu,
udara bukatu zela
sinisten lanak dauzkagu,
Zaldibian udazkenak
mondeju usairik ez badu.

Doinua: “Gaurik izartsuenean” (trikitixa).

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia