2009-09-27 -- 2199.zenb
Slavoj Zizek (en/es/fr) pentsalariaren ideiak baliatuz, Imanol Galfarsororen (Aretxabaleta, 1960) Subordinazioaren kontra (Pamiela) saiakerak kritika zorrotza egiten die Bernardo Atxagak eta Joseba Zulaikak Euskal Herriko egoera politikoaz egindako hainbat irakurketari. Kultur-aniztasun militantearen aldekoa, liburuan independentzia politikoaren garrantzia azpimarratu du, euskaldun etniko izateari uzteko bide gisa.
Gizarte-prestazioa joan den urtarrilaren 1etik agortua duten langabetuentzat laguntzak erabaki ditu Espainiako gobernuak, baina horiek jasotzeko hainbat eskakizun edo baldintza bete behar dira. Saria jasotzeko eskubidea dutela uste dutenek lehenik baldintza horien berri izan behar dute, frustrazio gehiago izan nahi ez badute.
Abuztu honetan, ez Hawaii ez Bonbai, Cretasen izan gara oporretan. Kasu, Greziako Kretan ez, Teruelgo probintzian den Cretas (edo Queretes) herrian baizik, Matarraña (edo Matarranya) izeneko eskualdean. Parentesi artekoa ikusita, igarriko zenioten zerbait gertatzen dela han, nolabaiteko konfliktoa dutela, gurean ere (ipar zein hego) ezaguna dena: bi hizkuntza dituzte. Konflikto hitza aipatu dut, nahita, eta hemen dator azalpena.
Munduko herrialde aberatsenak biltzen dituen G-20ko Gobernuek, solemnitatez iragarri zuten Londresen, apirilean, “banku sekretuaren garaia amaitu” dela. Esaldi horrek esan nahi zuen “hirukia” deiturikoa (ihes fiskala, banku sekretua eta finantzak ez gainbegiratzea) bideratuko zutela Ogasunen arteko informazio trukaketara. Horrela, jakintzat ematen zen gobernuek 40 leku baino gehiagotan dauden paradisu fiskalen kontra borroka hasiko zutela azkenean. Partikularrenak diren 8,2 bilioi (“b”rekin) euro xurgatzen dituzten paradisu fiskalak dira zergetan 178.000 milioi euro sortuko lituzketenak, Tax Justice Network-en arabera. Hau da, munduko BPGaren %13, ELGAren esanetan.
Hankak lurrean, paradisu fiskalek ukiezin izaten jarraitzen dute. Zertxobait birmoldatzeko itxura egin dute, baina legitimatzen jarraitu ahal izateko, horrela dio Juan Hernández Vigueras adituak bere azkeneko lanean: Al rescate de los paraísos fiscales: la cortina de humo del G-20 (Paradisu fiskalak erreskatatu: G-20aren kezko gortina). G-20a paradisu fiskalak erreskatatzera etorri da, beren herrialdetako zergetatik ihes egiten dutenen lana erraztera, bildutakoa murriztuz. Hartara, paradisu fiskalek itzalean eta kontrolik gabe dagoen bankari ostatu ematen jarraitzen dute, banka horrek banatu zituen hipotekak eta aktibo toxikoak inbertsio banka handiaren azpian mozorroturik, zergadunen kontura erreskatatu behar izan zen inbertsio bankaren azpian, hain zuzen
Paradisu fiskalek jarraitzen dute balio izaten drogatik, zurien tratatik, arma trafikotik eta abarretik datorren diru zikina garbitzeko. Paradisu fiskalak ezabatzeak, justua, gizatiarra eta solidarioa ez den ekonomiaren erantzule den banka eta finantza eredua aldatzea eskatzen du.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa