Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Polobakarreko sistema magnetikoaren bila

Naturan ezagutzen ditugun magnetismo-sistema guztiek bi polo dituzte, iparra eta hegoa, Lurrak kasu. 1930. urtean Paul Dirac zientzialari britainiarrak karga magnetiko isolatuek edo polobakarrekoek existitu behar zutela iragarri zuen. Izpi magnetikoak polo batetik irten eta bestera biltzen dira, beraz, polobakarreko sistema da izpiak bildu edo izpiak emititu besterik egiten ez duena da. Egindako probak ia zero absolutuko tenperaturan (-273,15ºC ) eta grabitaterik ezean egin dira, hau da, oso muturreko baldintzetan, baina lortutako emaitzekin naturan gertatzen diren hainbat gertaera orain arte ulertezin, ulertze bidean gera daitezke. Bi talde independente aritu dira ikerketan, bakoitza bere aldetik, baina lortutako emaitzak oso antzekoak izan direnez, bide egokian ari direlakoan daude.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2198. alea
2009-09-20
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza