Astekaria

 Landareak 

Luzokerrak

Uztailetik luzoker okerrak (Cucumis sativus) jan ditzakegu. Ttattarrak, bihurriak, itsusiak, trabesak, errenak, makolatuak, eriak, konkortuak, orinez oreztatuak, adabegitsuak, nekanez eta natuz josiak... Hitz batean, okerrak. Uztailaren lehenarekin Europan saltzen diren 26 barazki eta fruta merkaturatzeko araudiak ezereztu dira. Orain artean hiru kategoriatan banatu izan dira saltzeko modukoak zirenak, “extra”, “I” eta “II”, hortik kanpokoak ezin saldu. Nahikoa zen okerdura pittin bat izatea, bi zaineko azenarioa edo alderakarga duen sagarra, zaborretara! Honek itxurakeria helburu nagusi izan duen ustiaketa sustatu du, eta kalitatea pikutara! Astakeria bat: azaluts zuri hau dela-eta milaka tona jaki alferrik galdu izan da. Hamar fruta eta barazkik besterik ez dute araututa jarraitzen, garrantzitsuenak, salmenten lautik hiru osatzen dutenak: sagarra, zitrikoak, kiwia, uhaza, muxika, udarea, marrubia, piper gozoa, jateko mahatsa eta tomatea. Horietan, hala ere, arauz kanpokoak ere saldu ahalko dira, horixe, arauz kanpokoak direla adieraziz baina. 

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2198. alea
2009-09-20
alde 0    kontra 0
Luzokerra
Luzokerra


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza