Astekaria

 Bero-beroan 

Lopezen kexak

PPren eskutik Ajuriaeneara sartu zenetik, Lopez lehendakariak gauza bakarra egin du abertzalearen kontrako errepresioa erabiltzeaz gain: kexatzea, esanez ez duela maniobratzeko tarterik krisi ekonomikoari aurre egiteko, lehengo Gobernuak, Ibarretxerenak, urteko aurrekontuaren %70 baino gehiago gastatu zuelako. Bere buruari "sozialista" deitzen dion Gobernuak, eta ondorioz omen ezkerrekoak, ezin du aurreko Gobernuak egindako kudeaketa aitzakia hartu justifikatzeko krisi sozioekonomikoaren aurrean geldirik dagoela. Bere posizioa aukeratutako Gobernu bazkideak baldintzatzen du. PPk politika sozioekonomiko kapitalista mantentzen duenez, ez dio utziko tarterik ezkerreko "gurarietarako" eta ondorioz ez dio utziko tarterik aurrera eramateko politika ekonomiko "sozialista" eta progresista. Beraz, politika "sozialista" eta progresista zentzuduna praktikatzeko, ondo egingo luke Lopez eta bere Gobernuak bere zilborrera begiratu eta aztertzea, serioski eta zintzotasunez, nora doan PP bezalako alderdi kapitalistarekin. PPk krisiaren kontrako neurriak babestuko ditu, baina enpresari eta bankariei mesede egiteko. Testuinguru horretan, patronalaren eta sindikatuen arteko elkarrizketa sozialerako mahaia sortzea, propagandarako marketin hutsa besterik ez da. Tamalez, marketin horri laguntzen diote CCOO eta UGT bezalako sindikatuek ez baitzaie axola ELA eta LABek osatzen duten gehiengo sindikal abertzalea ez dagoen mahaian egotea. Ez du balio argudiatzea hor egoteari uko egin diotela. Bilatu eta aztertu ukazio horren arrazoiak, eta lagundu horiek konpontzen, Lopez eta Patronalarekin argazkia ateratzeko prest azaldu aurretik.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2198. alea
2009-09-20
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia