Astekaria

 Bertso berriak 

Iraileko mareei jarriak

I Denak aurretik badaramazki zulo gabeko sareak. Badute indarra gallego haizeak ta betaurreko pareak. Udaberriko zein udakoak apenas ziren bareak turroia ere jango dute aurten iraileko mareak.

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2198. alea
2009-09-20
alde 0    kontra 0
Jexux Mari Irazu
Jexux Mari Irazu (Dani Blanco)

II
Asko paroan, hainbat EREan,
zenbat gaixorik ohean?
Norbaitek lanik egingo al du
aurtengo udazkenean…
Arretarako funtzionariak
zerbitzu amaigabean…
Ere euskaraz jarriko zuten
manparaz beste aldean.

III
Euskaldunaren elkarbideak
meritu handiak ditu
aldi berean egiten gara
bakandu ta ugaritu.
Siglak aldatu, siloiak gorde,
aparato bat erditu...
Bat zirena bi, hamaika bat joan
ta dozena bat gelditu.

IV
Bertsolariak epaitegira,
mailutxoa berriz trebe.
Juztiziak ta bertsoak biek
neurria ez al dute lege?
Neurri libreko doinu bakarrak
gure bukaera xede…
Besarkada bat Jon eta Arkaitz
ta baita besteoi ere.

V
Gehiegi nahiak zabaldu omen

krisi beltz honi atea.
Lepoan soka, gerrikorik ez
eta bankuan katea.
Patrika-arteko itun soziala,
hutserantz jarri betea.
Zorpetzea da lehentasuna,
ez transbertsalitatea.

VI
Irailean mareak baina
Ernion zita itzela
Larrun, Gorbea, Auña Mendi zein
Kantauri bueltan direla.
Ez zabaldu asko han jai giroa
ta perspektiba daudela
ze Gorbeako regimentua
azalduko da bestela.

Doinua: “Ijito jende hoienak”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia