Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Esnearen digestioa, europarren espezialitatea

Gizaki heldu gehienek ezin dute esnea digeritu. Europan, aldiz, badago hori egiteko gai den populazio handia. Ezagun da pertsona gehienek, helduarora ailegatzean, esneen azukreetatik laktosa sortzeko ahalmena galdu egiten dutela, baina orain 7.000 urte, mutazio bati esker, populazio konkretu batzuetan laktosa sortzeko ahalmenari eustea lortu zuten batzuek. Horrela, Europa iparraldeko pertsonen %85 gai da laktosa digeritzeko. Portzentaje hori txikituz doa Eskandinaviatik hasita hegoalderantz baldin bagoaz. Datu horretan oinarrituz, Ipar Europa hartzen zen gaitasun honen jatorritzat, baina University College London-eko ikerlari talde batek jatorria Balkanetan eta Europako erdian kokatu berri du. Antza denez, hainbat faktore elkartzen dira laktosaren digestioari laguntzeko, hala nola, D bitaminaren ekoizpen naturala, ugaztunen edoskitzea... baina oraindik ezin da ezer ere esan segurtasun osoz.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2198. alea
2009-09-20
alde 0    kontra 0
Bi emakume.
Bi emakume.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza