"Kortari tranpa egitea asko kotizatzen da"

Jose Luis Korta
Jose Luis KortaDani Blanco
Baietz esateko "no" esaten duena.

Estatuko bandido guztiak bizi omen zarete Castron.


Hau ez da Espainia, hau Mexiko eta Estatu Batuen arteko muga bezalakoa da. Bertakoak bereziak baldin badira, kanpotik etorri garenak...

Kamisetak bezala aldatzen dituzu klubak eta...


Ijitoak bezala, karroa eta txakurrak hartu, eta batetik bestera gabiltza. Astoak makilari segitzen badio, guk salitreari.

Salitreari ala diruari?


Orain arte kotizatu ditudan denak neurekin banitu aberatsa nintzateke eta berehala jubilatuko nintzateke. Hori bai zerga iraultzailea!

Arraun mundua da iraultza bat behar duena. Nazkatuta naukazue zuen inpugnazio, tranpa, eta zikinarekin!


Arraunean eta denetan agintari onak falta ditugu. Zer dakar demokraziak? Bostek lauri irabazten dietela, bost horiek legalak izan ala ez. Holaxe aukeratzen ditugu agintariak eta azkenean txorizoak gizenago!

Hara, berriz ere marmarrean...


Kortari tranpa egitea asko kotizatzen da. Garai batean Guardia Zibilak torturatzeagatik kondekoratzen zituzten, ba arraun munduan Korta izorratzeagatik!

Eskerrak zuena doping-ik gabeko kirol garbia den!


Bai zera! Arraunean, beste kiroletan bezala, dopinga ikaragarri dabil, baina Espainiar Estatuan, zigortu beharrean zein alderdikoa zaren begiratzen dute. Arraunean ere egon dira positiboak, baina zigortu duten bakarra gure lehengusua, xarabe bat deskuiduan hartzeagatik!

Hola animatuko dituzu gazteak arraun egitera.


Esne-mamitan dauzkagu, dena ematen diegu eskura, baina azkenean guk baino okerrago pasako dute. Zer uste dute, ordenagailuekin egingo dituztela tomate eta letxugak, ala?

Krisiaren alde zaude, beraz?


Ikaragarri erraza da besteen diruarekin ibiltzea, baina orain? Bankuek soka eman digute, lepo-bueltan lotu, eta orain urkatuko gaituzte!

Gizona soldaduskan egiten dela esatea besterik ez zaizu falta!


Ikusten duzu nola eramaten dituzten 8-9 urteko haurrak Lezama edo Zubietara eta... Beldurra ematen du hango belarra zapaltzeak! Ekologistek salaketa jarri behar lukete hain belar polita zapaltzeagatik!

Hemen Patagoniako larre motzekoa.


Han primeran pasatzen dut. Nire ilusioa beti izan da oihanera joan eta erabateko biziraupena egitea. Ezer gabe, goseak hil arte.

Goseak ez, hitzak hilko zaitu zu!


Ez naiz politikariak bezalakoa. Bihotzak ez du gezurrik esaten, mingainak bai. Esan behar duena gehiegi pentsatzen duenarekin erne ibili, %90etan ez du esaten duena sinesten.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude