Astekaria

 Bertso berriak 

Azken debekuari jarriak

I Debekuen bolada latz bezain zorrotza ez zaigu gertatuko gura bezain motza: lehenik debekatu zen herritar ahotsa, gero preso daudenen erretratu hotza, eta azken biktima: plastikozko poltsa.

Xabier Paya

Xabier Paya


2197. alea
2009-09-13
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
Xabier Paya (Ińigo Azkona)

II
Carrefour, Eroski zein
Alcampoko kaxan
poltsekin nor ez da ba
irritsua izan?
Gerora pilatzeko
etxeko terrazan,
jada estu dauzkagun
bakeroen trazan,
berriro balioko
duten esperantzan.

III
Atsoen ustez ez da
neurri egokia
merkatutik kentzea
poltsatxo txikia.
Lehen beti poltsoan
poltsa atxikia,
orain beharko dute
birentzat tokia:
lehengo karro zaharra
eta aterkia.

IV
Poltsak kentzea ez da
berri atsegina,
baina, gainera, badu
jarraipen ozpina:
orain bat nahi baduzu,
bada nahi adina,
euro erdi ordainduz
bakoitza jakina;
poltsa hil eta hau da
poltsikoko mina!

V
Nahiz hobea izango
den etorkizuna,
itsaso garbia zein
lurrazal txukuna,

nahiz munduari kendu
plastikozko ehuna,
poltsekin zakartuta
enpresen bazkuna,
zakar poltsa da gehien
faltako zaiguna.

VI
Poltsak kentzeak aro
bat abiatu du,
baina tetrabrick eta
pote lar ditugu.
Sena ezpata eta
kontzientzia gudu,
kanguroak ez garen
neurrian, seguru,
poltsa gabe bizitzen
ikasiko dugu.

Doinua: “Egunaren izena”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia