Astekaria

 Osasuna 

Oporretan ere, zaindu zure osasuna

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2195. alea
2009-08-02
alde 0    kontra 0

Agian, udako oporraldian kanpora bidaiaren bat egiteko asmoa izango duzu. Gaur egun ez dago aparteko arazorik, baina ez da ahaztu behar bidaiatzeak –batez ere gurea ez bezalako gizarte edo leku batera– aldez aurretik kontrolatu eta aurreikusi ezin ditzakegun egoera eta baldintzekin aurrez aurre jar gaitzakeela. Komeni da informazioa eskuratzea eta neurri egokiak hartzea, osasun-arazo batek udako oporraldiak izorratzea nahi ez badugu.

1. Gidatzekotan, hobe egunez
Gauez, ikusmen-zorroztasunak eta sakontasunaren pertzepzioak behera egiten dute. Luzaroan gidatu behar baduzu, aurretik azterketa oftalmologikoa egitea komenigarria da. 120 kilometro orduko abiaduran zoazela, ikusmen txarrak hamar aldiz handitzen du istripua izateko arriskua.

2. Hoberena, prebentzioa
Osasun agintariek nazioarteko txertaketa planari kasu egitea gomendatzen dute, batez ere lurralde exotikoetara edo garapen bidean daudenetara joatekotan bazaude. Herrialde bakoitzak bere gaixotasun endemikoak ditu. Horietako askorentzat txertoa da neurririk eraginkorrena eta, zenbait kasutan, bakarra.

3. Klase turistaren sindromea
Hegazkinean bidaia luzeak egiten direnean tronbo txikiak sor daitezke zangoetan, denbora luzean geldirik egoteagatik. Horretarako joera nabarmenagoa dute tronbosi-aurrekariak izan dituztenek, antisorgailuak hartzen dituztenek, obesitatea dutenek edo operatu berriek. Asko paseatzea eta arropa estuak –galtzerdiak, esaterako– saihestea gomendatzen da.

4. Elikagaien higienea
Beherakoak izaten dira, normalean, oporrak pikutara joateko arrazoi nagusia, elikagaien eta uraren higiene eskasagatik. Kontrol sanitario eskaseko lekuren batean bagaude, kalean saltzen diren produktuak, muskuiluak, txirlak, janari erdi-gordinak edo arrautza nahiz esne-gaina duten saltsak ez kontsumitzea komeni da.

5. Kontuz urarekin

Zenbait herrialdetan, urak ez ditu betetzen gutxieneko osasungarritasun-baldintzak. Kasu horietan botilako ura edan behar da beti, baina botila gure aurrean ireki dutela ziurtatuz. Izotz puskak ez dakigu zer ur motarekin egin diren, beraz horrelakoekin ere kontu, edari freskagarrien kasuan adibidez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia