Astekaria

 Diskoak 

Entzule txikienentzako kanta landu eta borobilduak

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2194. alea
2009-07-26
alde 0    kontra 0

Kanta ttikiak ::Lo lo

Hirusta

iraupena ::30´30´´

prezioa ::11.50€

1999an Josune eta Xabi Lopez anai-arrebak, Anutxi Lazkanotegirekin, umeen hezkuntza lantzeko asmotan, kantak konposatzen hasi ziren. Gurasoei banatutako maketek oso harrera ona jaso, eta estudio baten kantak grabatzen saiatu ziren. Hainbat ate jo zituzten eta bat zabaldu egin zen: Mikel Errazkinena. Errazkinek izugarrizko ilusioa eta gogoa jarri zuen proiektuan, eta gainera beti ahalegindu zen kalitate handiko lanak, zainduak, egiten. Lo lo lana bildumako laugarrena eta orain arteko azkena da; Errazkin iaz hil zen. Zortzi kanta batu dituzte, guztiak sehaskarako modukoak; eta horien artean, badira abesti ezagunak, ezezagunagoak eta baita Lourdes Zubeldiak idatzitako pieza berri bat ere. Gehienak xuxurlariak diren arren, bada esku-soinua protagonista duen pieza alaiago edo biziagorik ere.

"Musikan beti dago asko egiteko, eta hori da ideia berriak garatzeko pizgarri nagusiena"

Laugarren lan honek proiektuari bukaera eman dio. Helburua lortuta dago edo oraindik bada umeen esparruan egitekorik?

Kanta Ttikiak proiektuko lan bakoitzak umeentzako musikari aportazio berriak egin dizkio; kantu berriak direla, zaharrak berreskuratu eta baita moldaketak ere. Egindako lanarekin oso pozik gaude. Musikan, beste edozein espresio moduan, beti dago asko egiteko; eta hobe horrela, hori da-eta ideia berriak garatzeko pizgarri nagusiena.

Handia izan da ikerkuntza lana. Nondik atera dituzue kantak?

Azken bi diskoetan Mikel Errazkinek hartu zuen lan hori. Interneteko kantutegi bildumatan ikertzen ibili zen. Lan luze eta nekagarria da: kantu askoren melodia entzun, lehen aukeraketa egin, oinarrizko armonizazioa prestatu, abesti zaharren hitzak aurkitu...

Laugarren disko hau sinpleagoa da moldaketa eta trataeran. Mikel Errazkin sinpletasunaren bila ibili zen?

Bai. Mikelek lehen Kanta Ttikiak-en ideia berreskuratu zuen: ahotsa, gitarra akustikoa, teklatua eta esku-soinua. Hala, zirkulua itxi egin zuen. Baita diskoaren gaiari dagokionez ere, sehaska kantuak dira-eta.

Badirudi gaur egungo konposatzaile eta ekoizle asko ez direla musika-zale txikienez eta herri kantutegiez gogoratzen. Mikelek, aldiz, hainbat arlo lan zituen batera...

Bai, hala da. Bai Kanta Ttikiak egitasmoarekin eta baita Lantz folk taldearekin herri kantutegia arakatzen ibili zen kantu zaharrak berreskuratzeko. Are gehiago, diskoetxe propioa izateak mota oso desberdineko taldeak ekoizteko aukera eman zion.

Mikelen musika biografia kontuan hartuta, zer da beti gogoan izango duzuena?

Bere biografia itzela da eta tartean pop-a, folka, umeentzako musika, heavya... landu zituen. Beti gogoan izango duguna da sortzeko zeukan ilusioa, berritzeko gaitasuna eta lan guztietan buru-belarri jartzea, hain tematia izatea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza