Astekaria

 Txandan 

Jakin eta jakin

Hezkuntza eredu berria aurkeztu du Isabel Zelaa sozialistak. Proposamena iragartzeko, honako hau entzun diot sailburu berriari telebistan, balizko lorpenak nabarmendu nahian-edo: “...unos alumnos más cultos, más sabios y más dotados”. Hau entzunik, agian, guraso batzuk pozik sentituko dira, egitasmo honi esker beren seme-alabak azkarragoak eta jakintsuagoak izanen direla pentsatuz. Ni, ordea, kezkatu samar gelditu naiz: zer pertsona mota “lortu” nahi ditugu halako eredu baten bidez? Adierazpen –hanpatu– horien arabera, ezagutza bide da ardatza: ikasturtez ikasturte buruan edukiak metatzea. Izan bitzate, bada, gure ikasleek Trivialeko galdera guztientzako erantzunak. Jabe bitez, hortaz, kulturaz eta jakinduriaz. Hippi eta zientzialari gehienek, aldiz, hezkuntzaren ardatza pertsonak izan behar duela proposatzen dute. Halaber, gizakia osoki garatzeko, alderdi intelektualarekin batera emozionala, fisikoa, soziala eta etiko-morala esplizituki landu behar direla diote. Lastima, beraz, autonomiaz, gaitasun kritikoaz, zoriontasunaz edota oreka emozionalaz deus ere aditu ez izana.

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2194. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia