Idazkun zaharrenak arriskuan dira

Nagore  Irazustabarrena

Nagore Irazustabarrena


2009-07-26
Damaidiko (Txina) malkarretako grabatu honetan giza eta zaldizko irudiak ageri dira.
Damaidiko (Txina) malkarretako grabatu honetan giza eta zaldizko irudiak ageri dira.

Damaidiko malkarretan (Txina) 10.000 inskripzio inguru aurkitu zituzten 2007an. Zeinu horiek Txinako Ningxia eskualdeko antzinako idazketari omen dagozkio eta, ondo bidean, idazketaren sorreraren kronologia 2.000 urtetan atzera dezakete. Baina Zhou Xinhua arkeologoak arrastoak arriskuan daudela dio: batetik lehen estalita zeuden aztarnak azaleratzeak higadura areagotu du eta, bestetik, errepideak eta azpiegiturak eraikitzen ari dira bertan. Grafito batzuk ezabatu dituztela eta, beraz, betiko galdu direla salatu du.


Argia.com 2012