I Izerdi eta krema usainak nahastu ohi diren mapa: flotadorea toldo azpian ta eguzkitan hamaka, anteajuak, aletak, kanpazoa, txankletak, helatuari zupaka... batzuentzako koadroa da ta besteentzako estanpa. II Nahiz eguzkiak baino gehiago “jotzen” gaituen euriak batzuk beltz asko ikus daitezke denak ez dira zuriak. Slip estu frikien ta bikini ttikien azpian ze irudiak... Tonalidade desberdineko giharre eta guriak. III Oinak bustiaz hara ta hona ikusiz jende tropela, esan daiteke itsasertzeko “bidegorrian” gaudela. Bizkar zabalekoak, lirainak, balekoak... edo, tira, dena dela, batzuentzako pasira dena, besteentzat pasarela. IV Adinekoak nondik gordeko, ipurdi bistan umeak, nonahi sonbrila estanpatuak edo toalla xumeak. Tetrisean bezala, betetzen dira hala hondarrezko hutsuneak... Galernarekin errematatzen diren udako uneak. V Nola hondartzak horretarako patxada eman dezakeen, eguzkitako etzanaldian bada hainbat burutapen… Ta norberak ez badu, zintzo eta ondradu kontrol pixkat eramaten, buka daiteke aldameneko konbersazioak jaten. VI Maiz begirada lizun batekin nazkatu galanta hartu… Hondarrarekin, zipriztinekin… Nor ez da jenio txartu? Egoten jakitea, edo aldegitea, hori norberak hausnartu, baina hondartzara abitzerako pazientzia poltsan sartu. Doinua: “Iparragirre abila dela”.
![]() | Alaitz Sarasola0000-00-00 |