Van Goghen belarriaren misterioa

Vincent Van Goghen autorretratuetako bat, belarri zauritua bendatuta duela.
Vincent Van Goghen autorretratuetako bat, belarri zauritua bendatuta duela.
Arles (Frantzia), 1888ko abenduaren 23a. Vincent Van Gogh eta Paul Gauguin margolariek liskarra izan zuten eta, ustez, Van Goghek labanaz mehatxatu zuen Gauguin. Eztabaidak Van Goghen gaixotasun mentalaren krisialdia larriagotu zuen eta, urte hartako maiatzean alokatutako Etxe Horira itzuli zenean, ezkerreko belarria moztu zuen (zenbaiten arabera ez zuen belarri osoa moztu, belarri-gingila baizik). Trenkatutako organoa zapi batean bildu zuen, gogokoen zuen putetxera joan zen eta “oparia” Rachel izeneko prostituta bati eskaini zion. Gero, atzera Etxe Horira itzuli eta konortea galdu zuen. Ondorioz, bi hilabetez Van Goghekin bizi ondoren, Gauguinek Etxe Horitik eta Arlesetik alde egin zuen, Parisera.

Horixe da orain arte onartu den bertsioa. Baina berriki, Hans Kaufmann eta Rita Wildegans alemaniar historialariek hipotesi harrigarria zabaldu dute: Gauguenek moztu zion belarria lagunari. Historialarien esanetan, Gauguin ezpatari trebea zen eta Arleseko putetxe baten atarian izan zuten eztabaida Van Goghen belarria sablez moztuta amaitu omen zuen.

Bi margolariek gertaera isilpean gordetzea erabaki omen zuten. Gauguinek, noski, ez zuen kartzelan amaitu nahi; Van Gogh zaurituak, aldiz, ez zuen nahi Gauguinek Arlesetik alde egiterik eta, Gauguin salatuz gero, aukera guztiak galduko lituzke. Azkenean, Gauguinek faltsuki jokatu zuen, ez zuen keinua kontuan hartu eta berehala joan zen Parisera, beti ere historialari alemaniarren arabera.

Ondorio horretara iristeko, Kaufmann eta Wildegans hamar urtez aritu dira polizia ikerketak, testigantzak eta artisten gutunak aztertzen. Baina teoria berria egiaztatzeko froga garbirik ez dute eta, horregatik, zuhurtziaz aurkeztu dute ikerlanaren emaitza. Gainera, Amsterdameko Van Gogh Museoko kontserbatzaileek lehengo teoriaren aldekoak direla berretsi dute, Van Goghek berak moztu zuela belarria, alegia.

Dena den, historialari bikoteak ikerketa Van Gogh's ear: Paul Gauguin and the pact of silence liburuan argitaratu du. Eta, besteak beste, Van Goghen gaixotasun mentala pintura intoxikazioak eragin zuela diote liburuan. Arazo horri AIP deritzo (Acute Intermittent Porphyria).

Eta osasun mentalaz ari garela, zerk bultzatu ditu bi historialariak halako gertaera anekdotiko bat aztertzeko hamar urtetako ahalegina egitera?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude