Astekaria

 Hiruko Txikian 

Sanferminak

Pasaiako Antxorekin lotzen ditut nik, Errenteriako Madalenen atari. Gaztetan bost bat urte luzez albora ezinezkoak genituen, hondar autobusa joaten utzi eta goizaldeko lehena hartu bitartean gozamen leku bilakatzen genuena. Inoiz etxeratze bidea oinez eginak gara, Buenavista, Herrera, Mirakruz gaina, Intxaurrondo eta Egia, gure orduko auzoa, tailerreko ordulariak ez zuen barkatzen. Trintxerpeko arrantza portuan gauetako zamari lanak genituen hornidura, festak inoren bizkar ez pasatzeko egokiera. Izan ere, tailerreko asteko jornala amarena zen, portukoak bi jornadatan berdintzen zuena. Iruñea urrun zegoen, Azpiroz luzeegia eta zezenak egunkarietan. Gurea, betizuak xaxatzea zen errespetua lagun. Lagun batek gaizki kalkulatutako korrikaldian hartutakoak kendu zizkigun goizotzak, eta anbulantziaren sirenak espantuak, Madalenak ohean pasa behar izan baitzituen. Gaur, Lesakakoak ditugu hurbilenak betizuen adarretatik urrun, Ibardin zubi. Ez dugu azken autobusik joaten utzi beharrik, tailerreko ordulariak ez gaitu kontrolatzen, Iruñea telebistan dugu Azpiroz eta Belate alboratuta. Eta etxean nahi ditugunak adar, kolpatuta bizi gara.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2193. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia