Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Joseina Etxeberria

"Hernanin diruzalea nintzen eta Barakaldon etarra"

Irratian entzuten dudanero eskuak mugitzen ikusten dut. Nola izan daiteke irratiko aurpegi ezaguna? Aurpegi ezaguna ez, buru ezaguna naiz ni! Aurpegirik gabeko ahotsarenak badu xarma, baina segidan desmuntatzen den mitoa da. Ez esan irratian ere irudia denik nagusi. Neurri handi batean bai. Izena duen oro badela dio esaerak, baina irudia duen oro badela esango nuke nik. Komertziala den oro badela esango banizu... Errepikatzearen artea da gurea. Abesti bat behin jartzea ez da nahikoa. Bi aldiz jarriz gero jende gehiago harrapatzen du, eta hiru aldiz jarrita are jende gehiago. Horregatik aukeratzen dituzte diskoetxeek ahal bezain goiz harrapatzen zaituzten singleak. Gaztea entzunda ingelesezko kantek goizago harrapatzen gaituztela ondorioztatu behar al dut? Ordubetean 3-4 euskal kanta jartzeko kanona daukagu, baina ni ez naiz aldekoa. Mesede egin dezakeen gisan gorrotoak sortu ditzakeela iruditzen zait. Ordubetez euskal kantak baizik ez jartzea kaltegarria litzateke kanta horientzat. Zeinek esan dizu hori? Audientziek erakusten dute zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, eta entzuleria ahal bezain zabala biltzera kondenatuta gaude. Hamar lagunentzako irratia egiteko, etxeko sukaldetik egingo genuke. Zuen ildo musikalarekin bat ez datorrena baztertzen duzuela esaten ari zara? Diskriminazio positiboa egiten saiatu arren, garbi daukagu sartu behar genituen kanta guztiak ez ditugula sartu, eta sartu behar ez genituen kanta batzuk sartu ditugula. Sormena eta taldeen arrakasta baldintzatzen ari zarete! Ezin gara beti haize kontra ibili. Surflari gizagaixo batzuk baino ez gara, eta olatu handi bat badator ez daukagu hartu eta ahal bezainbat metro zutik egiten saiatu beste erremediorik. Olatuari aurre eginez gero, azpian hartuta pasako gintuzke. Izan ere, zuentzat dena da sekulakoa, kristona, bonbazoa, kañeroa... Kalean gaztetxoak ikusi eta eurengana iristeko zer egin dezakedan pentsatzen dut beti. Ehiztari lana da gurea. Gu frontean gaude eta frontean goaz. Etorriko dira atzetik zuzenduko gaituztenak, maila jasoko dutenak, baina horretarako frontea egon behar da. Irratia ez, Disko Festa zen frontea! Gainditu egin ninduen eta ez dut oraindik gainditu. Badakizu zer den kanpoko musikarekin, bertakoaren kontra, droga bultzatzera zatozela entzutea? Ez, niri ez didate sekula esan. Hernanin diruzalea nintzen eta Barakaldon etarra, baina finean, langile puta bat baino ez nintzen. Produktu osoak 5.000 euroko kostua bazuen, nik 200 kobratzen nituen.

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2193. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
(Dani Blanco)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 3# | fon | 2009-07-24 11:44:49

    Asko jakingo duzu zuk, Abel, nik zer antolatzen dudan eta zer ez... 200 euro ordu pare batean diskoak jartzeagatik? Nahi luke obrako langileak!

  • 2# | Abel | 2009-07-23 09:24:14

    @fon. Ezer antolatu ez, eta egiten duenari beti akatsak topatu behar! Hori da Euskal Herri honetan ditugun hiperkritiko horien paradoxa (Atxagak Argian aipatu zituenak)! Ez bazaik disko-festa gustatzen, ez joan eta utz itzak joan nahi ditenak bakean. 200 euro irabazten dituenari ez esan diru bila zijoakela, hori hi (?) eta ni bezala, langilea duk. Euskal Herriko boikot kultura merkeaz nazkatuta negok.

  • 1# | fon | 2009-07-22 14:03:22

    "Dirua nahi nun hernanin, nahi baino lehenago nitzan atarin"... Eskerrak disko-festen rollo hori bukatu zala

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia