Astekaria

 Txandan 

Duintasuna

Historia erreala bizitzen nabil egunotan Brasilen, bertatik bertara. Lurrik-gabekoei eman nahian eta lurrik-gabekoengandik jaso nahian. Atzo, kanpamentu batean izan nintzen, Parana estatuko bazter zabal batean. Negua da hemen eta hotza eta euria ziren atzokoan. Berrogei bat plastikozko etxeetako batean bazkaldu genuen, ederto. Egoera penagarria begi telebisibo laburretatik begiratuz gero, baina duintasunaren begiratua izateko zortea izan nuen zorionez, zerbaitek eraginda. Ondorio errazera iritsi nintzen: duintasuna ez du gizarte-mailak bermatzen, ezta ematen ere. Duintasuna identitateak ematen du, atzokoan, pobre organizatuen nortasunak. Identitatea irizpide propioa izatea da eta pertenentzia ere bada, bai, biak batera. Atzo, euren interesetatik haratago doan proiektu zabala eta eskuzabala zuten oso pertsona pobreak ikusi nituen antolatuta. Nortasuna eta proiektua, gainera eskuzabala. Ez nekien duintasuna zen identitatearen ondorio, ezaugarri edo baldintza eta ez du inporta. Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduak, beste leku batzuetan baztertutako poltsa baino ez liratekeenei, identitatea ematen die. Akatsekin? Ba bai, akatsik gabekoen mugimenduak ez baitu ezer ematen, akatsik ere ez.

Andoni Mujika

Andoni Mujika


2193. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia