Iñaki Camino ::Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi
Elkar
Orrialdeak ::630
prezioa ::30€
Lan mardula argitaratu du Iñaki Caminok Elkar argitaletxearekin: Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi. Tokian tokiko euskalkiez geroz eta lan gehiago argitaratzen diren honetan, harago joan nahi duen irakurleak plazer izango du liburu hau irakurtzen. Bertan eskaintzen zaizkio dialektologiaren alderdi teoriko eta metodologiko zehatzak, adibide ugarirekin. Bilatutako adibideak, gainera, ugariak dira, hala nola, eremu erromaniko eta germanikoetakoak, euskalkietatik hartutakoak bazterrean utzi gabe. Horiei eskerrak, irakurleak eremu dialektalak nola sortzen diren jakin ahalko du, zein motatakoak diren edo dialektoa zer den zehazki.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa