Astekaria

 Ihesi 

Oto Goien (Araba)

Bakarrik, ilunpean

Sinestezina da. Gasteiztik hamar kilometrotara, hiriburuko mendebaldeko irteera horietako batean, N-1 errepidearen ertzean, estresaren arteria eta zainen parean, hortxe dago Los Goros. Martiodatik hiru bat kilometrotara dagoen Oto Goien herritik gora, Badaia mendizerraren magalean aurkituko duzu, eta begi ninietan grabatuta geratuko zaizu. Ibilbidea nahiko sinplea da: Oto Goienetik mendira doan bidea hartu eta ganaduarentzako itxitura pasa behar duzu beste askotan bezala, ondoren errekaren gainetik igarotzen den zubia zeharkatu, eta zuzen jarraitu... Erreka harro lehorretik gora egin kilometro pare bat, eta bertan zaude. Heltzen zarenean begiratu urrunetik eta patxadaz begien aurrean agertuko zaizunari, ez eduki barrura sartzeko presarik. Pertsonalki umetan buru-hezur erraldoia iruditu zitzaidan, baina tira, beharbada pirata filmen bat ikusiko nuen bezperan. Ez ahazteko moduko irudia behintzat bada. Errekaren arroa lehor, eta kobazuloa lozorroan egoten da normalean, baina euri zaparrada handien ostean, edo elurra azkarregi urtzean, kolpera lehertzen omen da. Abisurik eman gabe isurtzen du ura, aho, belarri, sudur eta begietatik. Barrura sartzea baldin bada zure asmoa, kontuz! Urte sasoi lehor bat aprobetxatu bisita egiteko, eta lasai, kobazuloak freskatuko zaitu eta. Barruan ez dago metalezko pasabiderik, ez duzu izango argi fluoreszenterik, megafonoetatik inork ez dizu ezer esango, bakarrik eta ilunpean egongo zara. Eraman linterna, segapotoaren argiak ez baitizu balioko. Eta seguruenik ez zarenez espeleologoa, Erpurutxoren ipuinaz gogoratu! Hortik aurrerakoa zure esku. Beste ihesaldi batzuk: Lete (Nafarroa): Erromanikoa bere apalean (Patxi Larrion) Larraine (Zuberoa): Pistako uren jauzi miresgarria (Allande Sokarros) Donostia (Gipuzkoa): Uliaren bizkar ozeanikoa (Ander Izagirre) Lizarraga (Nafarroa): San Adrian, Sakana gaineko balkoia (Gontzal Agote) Akamarre (Nafarroa Beherea): Bidouze, barnealdeko portua (Itxaro Borda) Dima (Bizkaia): Arratia oinpean, lamiak gogoan (Iban Gortazar) Bidarte (Lapurdi): Gaztelupeko hondartza (Kike Amonarriz)

Irudia

Oihane Perea


2192. alea
2009-07-12
alde 0    kontra 0
Oto Goien
Oto Goien (Alex Larretxi)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia