Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-09-08 17:20:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-07-12 -- 2192.zenb

Lete (Nafarroa)

Erromanikoa bere apalean

Patxi Larrion

Lete

Ostarteak Iharteko monasterioaren zeruan, urre-bidean da elizaren ondoko galsoroa, Lete herrian, ezponda batean artalde bat, txurrak dira. Elizaren atarian eserita emakume gazte bat, kolonbiarra, jadanik laurogeiak beteko ez dituen agure baten ondoan: Andiatik etorri zen artzain hura, etxe horretan laketu zen, sasiek aspaldi janzten dute bizitoki izandako eraikina.

Iruñetik hogei kilometrora, Nafarroako erromaniko minimalistaren adierazgarria duzu Iharteko monasterioa. Hiriburutik abiatuz gero, Arazuri pasa eta Ororbian Irurtzunera doan bidea (NA-7010) hartu behar duzu, handik bederatzi kilometrora, Ollarango sarrera baino lehen, Lete herrirako bidea hartu eta herri multzoa bistaratzen dugunerako ezkerrean Iharteko monasterioa ageriko zaizu, Nafarroako erromanikoaren biluztasuna aurrez aurre. XII. mendearen bigarren erdikoa da eliza, Iharte, 1024an, Antso Nagusiaren garaian sartzen da historian, eta 1837ko desamortizaziora arte Iratxeko monasterioaren menpean egon zen. Mojak ziren Iharte bizitoki izan zutenak. Eraikina erromanikoa, baina absidea hornitzen duten pinturak gotikoak dira, XIV. mendekoak, ez dituzu erraz ikusiko, eliza oso gutxitan zabaltzen baitute.

Leteko Ihartek asebete ez bazaitu, hurbil duzu Ollarango Arteta. Ulibarrenaren Museo Etnografikoa bertatik bertara duzu, hori beti dago zabalik. Ezkaratzean zura lantzen ari da Uli, laurogeiak ez ditu beteko aspaldi Ollaranen laketu zen Ulibarrenak. Alimaleko ondareak janzten du Artetako Museoa. Eskultore, artisau, etnografo, filosofo, ni ezeren gainetik kulturaren langilea nauzu. Ulik beste ihesi bat merezi du.

Beste ihesaldi batzuk:

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan