Astekaria

 Ezpalak 

".eus" domeinua datorren martxoan eskatuko dute

PuntuEus elkarteko kideek domeinua eskatzeko prozesuari buruzko azalpenak eman zituzten joan den astean. Eskaera 2010eko martxoan egin nahi dutela adierazi zuten, eta erakunde, elkarte eta herritarren atxikimenduak biltzen ari direla orain. Momentuz 25.000 atxikimendu jaso ditu ekimenak, eta ekimenarekin bat egin nahi duenak aukera zabalik dauka oraindik Interneten, www.puntueus.org helbidean. Domeinuak esleitzen dituen ICANN erakundeari aurkeztu beharreko dokumentazioa prestatzen ari dira PuntuEus elkartekoak: “Irabazi asmorik gabeko proiektua da gurea, baina domeinua erosteko eta hari martxan eusteko azpiegitura eta baliabide batzuk behar dira”. “.eus” domeinua euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortu nahi dutela adierazi zuten ekimeneko kideek, baina horretarako komunitateak berak adierazi behar duela beharra.

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua


2192. alea
0000-00-00
alde 1    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia