Astekaria

 Ihesi 

Dima (Bizkaia)

Arratia oinpean, lamiak gogoan

Areatzatik edo Dimatik abiatuta Arratia harana beste haran txiki bitan banatzen duen mendilerro txikia aurkituko dugu. Ilunbe eta Urrekoatxa gainak ditugu bertan, haien azpian irekitzen den haran berdeei so, azken mendeetako gertakarien testigantza miresgarriak eman dezakeenaren lasaitasun eta sendotasunarekin. Areatzatik igoz gero, biderik errazena N-240an Axpe-Goikoa jatetxera bidea ematen digun kartela jarraituz egingo dugu, oinez ala kotxez. Behin jatetxea eskumatara utzi eta gero, Lamindao auzoan sartzen gara, aspalditik kondaira eta istorio oparoen gordeleku, izena bera ere ustez lamien batzarleku izateagatik ezarria. Baina mitologiatik at ere bertako harritzar eta zuhaitzek badute zer kontatu, hasi gerrate karlistetan izandako gertakari garrantzitsu bezain odoltsuengatik, eta gerora ere, XX. mendean izandako anekdota ugariengatik. Esan bezala, Lamindaoko bihotzera iritsita aurkituko dugu bertako eliza ederra, egur eta harri, txikia, liraina bere xalotasunean. Bi bide aukera genitzake edota gogotsu izanez gero biak, ez baitira sobera neketsuak (biak ala biak ondo adierazitakoak). Ezkerretara, paseotxo bat eginez Ilunbe tontortxora iritsiz; edota eskumatara, behin hilerria alboan utzita, Urrekoatxa gainera. Lehen lamiak baziren, egun bele, sai eta arranoen itxuran ageri ohi zaizkigu tontorrean. Bi gotorleku, bi behatoki, iragana usainduz gaur egungo Arratia ederto batean erakutsiko digutenak. Beste ihesaldi batzuk: Lete (Nafarroa): Erromanikoa bere apalean (Patxi Larrion) Larraine (Zuberoa): Pistako uren jauzi miresgarria (Allande Sokarros) Oto Goien (Araba): Bakarrik, ilunpean (Oihane Perea) Donostia (Gipuzkoa): Uliaren bizkar ozeanikoa (Ander Izagirre) Lizarraga (Nafarroa): San Adrian, Sakana gaineko balkoia (Gontzal Agote) Akamarre (Nafarroa Beherea): Bidouze, barnealdeko portua (Itxaro Borda) Bidarte (Lapurdi): Gaztelupeko hondartza (Kike Amonarriz)

Irudia

Iban Gortazar


2192. alea
2009-07-12
alde 0    kontra 0
Dima
Dima (Judit Fernandez)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza