Astekaria

 Bertso berriak 

Urrezko ezteiei jarriak

I Nahiz eta oso gazterik senti maiteminaren mezua ezin ukatu desioa ta bekatuaren izua. Arrats batean heldu zen arte intxaur azpiko muxua hark piztu zuen, zuen artean itzaliko ez zen sua. II Hurrengo igandez erromeri bat egiten zenez auzuan, amaitutzean intxaur azpira berriro goxo-goxuan mutilak zion: “Zurekin bizi nahi nuke bizi osuan” neska gorritu ta ixiltzeak baietza esan nahi zuan. III Ikusirikan zuen bihotzak goritzen zihoazela, eleizatikan pasa behar zen bekatua zen bestela. Apaiza aurrean eta atzean lekuko mordo bat zela, han ere baietz esan zenuten intxaur azpian bezela. IV Elkarbizitza zeneukaten zain bere gozo eta gazi. Azkenerako gazia ere gozo bihurtzen ikasi. Ilusioa gidari zela famili jatorra hazi... Zuen bizitzak mende erdian ez du gutxi irabazi. V Zuen buruak zigortu arren hainbat urtetako lanez, ametsek amets jarraitzen dute nahiz ta berdinak izan ez. Orain bilobak nola gozatu egiten duzue amets, ximurrago ta xamurragoak diren muxuak emanez. VI Gazte aroko intxaur azpia gaur ez duzue amesten, garai bateko udaberria bihurtu baita udazken. Nola maitasun jator batentzat urtaro txarrikan ez den, neguan ere jarrai zazue batak bestea babesten. Doinua: “Loriak udan ihintza bezela”.

Imanol Lazkano

Imanol Lazkano


2191. alea
2009-07-02
alde 0    kontra 0
(XDZ)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia