Astekaria

 Bero-beroan 

Rikardo Arregi saria Gorka Bereziartuarentzat

Argiako kazetariak Rikardo Arregi Kazetari Berria saria jaso zuen joan den asteburuan, Andoaingo Udalaren eskutik. Argia aldizkarian argitaratutako artikuluetan erakutsitako sena, kritikotasuna eta ausardia saritu ditu epaimahaiak. Saria jasotakoan Bereziartuak (Hernani, 1984) hitz hauek egin zituen: “Euskarazko kultur produktu ‘izar’ bat kritikatzea, argudio asko emanda bada ere, arrisku handiko kirola da gaur egun. Kazetariak, hala ere, erabakitzen badu bustitzea, iritzia ematea, kultur produktu hontaz edo hartaz zer uste duen esatea, eta iritzia oso onbera ez bada, eskandalu txiki bat sortzen da, jarraian funtsik gabeko eztabaida bat, eta azkenean, kazetaritza da galtzen ateratzen dena”. Sari Nagusia Olatz Simon ETBk Txinan duen korrespontsalak jaso zuen. Epaimahaiaren Sari Berezia Euskadi Irratiko Kostaldeko trena saioko lantaldeak irabazi zuen eta Ohorezko Aipamena Ttipi-Ttapa komunikazio egitasmoak.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2191. alea
0000-00-00
alde 1    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia