Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-11 16:50:33
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-07-05 -- 2191.zenb

Goirizelaiaren ordua (eta II)

Xabier Etxaniz Erle (EHUko irakaslea)

argazkia

Alex Larretxi


Duela hilabete batzuk, Unibertsitateen Europako Bategite prozesuaz –Bolognaz– aldizkari honetan bertan idatzitako artikulu batean komentatu nuen une hau, martxotik udara, erabakigarria dela. Izan ere, orain erabakiko baita nolako titulazioak eta nolako irakaskuntza izango ditugun hurrengo urteetan EHUn.

Ikastegi guztietan eztabaidatu dira titulazio plan ezberdinak, baita oraingo eskolak emateko modu honetatik ikasleengan oinarritzen den irakaskuntza batera pasatzeak ekarriko dituen aldaketak ere: irakasgaien arteko harremanaz, elkarren arteko moduluez, ikasleen lanaz –bakarka nahiz taldeka–, irakasgaien bidez lortu beharreko gaitasunez, eta ebaluatzeko modu ezberdinez hitz egin dugu, eta horrekin batera eskaintza eta eskaera aurkeztu dugu Unibertsitate gobernu organoetan.

Jakina, denok ez gara egoera beretik abiatu eta ikastegien arteko ezberdintasun nabarmenak daude EHUn. Ikasleen kopurua irakasleko, EHUn 12koa da baina Arabako Campusean bertan badira zazpi ikasle/irakasle ratio duten ikastegiak eta hogeita bi dutenak, badira irakasleen gehiengoak hogei bat kreditu –200 ordu klase– irakas-zama duten zentroak eta hogeita hamar –300 ordu– dutenak, badira irakasgai bakarra ematen duten irakasleak eta lau irakasgai ezberdin eman behar dituztenak... Hots, ezberdintasun –klase edo kasta– asko daudela.

Batzuek uste genuen ikasketa plan berriak ezartzerakoan irizpide komun batzuk izango zirela Unibertsitate osoan (ikasle taldeak, irakasleen lan orduak...) jakinda ez dela gauza bera laborategi batean, kiroldegi batean edo ikasgela batean aritzea; baina horren ordez lehengo egoeretatik abiaturiko planifikazioarekin egin dugu topo. EHUk lau milatik gora irakasle ditu eta, duen ikasle kopurua kontuan izanik, badirudi ez dela irakasle gehiago behar izango; eta badirudi irizpide logiko horrek baduela irakurketa maltzur bat, alegia Unibertsitateari aplikatzen zaion irizpide hori ikastegietan aplikatu behar dela eta ikastegi bakoitzean moldatu beharra dugula dauzkagun errekurtsoekin. Zoritxarrez, nire ustez une erabakigarri honetan Errektore taldeak, eta Unibertsitateak bere osotasunean, galdu du aukera paregabea langileen artean dauden ezberdintasunak malgutzeko, eta horren ordez EHUk –eta honetan berdin jokatzen dute sindikatu eta ideologia guztietakoek– jarraituko du irakasleen artean kasta sistema ezartzen.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan