Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-07-05 -- 2191.zenb

Ezkerreko aldea

Castillo Suarez

S. andereak kargu hartzen die erizainei batzuetan bandejan ez diotelako postrea eta kafea jarri. Erizainek, orduan, ezkerreko aldean dituela esaten diote, baina ematen du ez duela ongi ulertzen zer esan nahi dioten. Izan ere, S. andereak ezkerra galdu du: plateraren erdia jaten du, eta beste erdia ukitu gabe uzten; aurpegiaren eskuineko aldea bakarrik margotzen du... Ezin du ezkerrera begiratu, ez eta ezkerretara biratu. Eskuinerantz biratzen da gosez geratu bada, harik eta biribila osatzen duen arte. Gurpildun aulkia jarri diote eta guzti hobeki maniobratu ahal izateko. Bitxia da S. anderearen jokabidea: ematen du ezkerreko aldean ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzen duela; areago, ezer garrantzitsurik ezin litekeela gertatu pentsatuko balu bezala.

S. anderearen kasu klinikoa Oliver Sacks-ek jaso zuen Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona liburuan, bitxikeria gisa. Baina irudipena dut ez zela horren bitxia andre hura; gu ere, hein batean, munduaren ezkerreko aldea bistaratu gabe bizi garela; gehiegi arduratu gabe, gainera.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan