Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2009-07-05 -- 2191.zenb

Joxerra Aizpurua

Ostrakodoak oso krustazeo txikiak dira, milimetro bateko tamainara ez baitira ailegatzen, baina badute zientzialariak harritu dituen ezaugarria; arrek euren tamaina baino hamar aldiz handiagoa den espermatozoidea ekoizten dute, eta emeak hori berenganatzeko gai dira.

Orain gutxi egindako aurkikuntza izan bada ere, ostrakodoek 100 milioi urte daramatzate, gutxienez, espermatozoide erraldoiak ekoizten.

München-en (Alemania) dagoen Ludwig-Maximilians Unibertsitatean, Renate Matzke-Karasz ikerlariaren ekipoak ostrakodoen fosilak aztertuz egin du aurkikuntza, holotomografia izeneko teknika, X izpiak eta mikroskopio elektronikoa erabiliz.

Espermatozoide erraldoia sortzea arren arteko lehiari egotzi zaio, baina horretarako erabili behar den energia handiegia da animalientzat, eta ondorioz heriotza azkarra eragin dezakeela uste dute ikerlariek.

Joxerra Aizpurua

Tanzaniako Oldoinyo Lengai sumendiaren labak karbono dioxidoa izan badu, baina ez du atmosferara askatzen.

Karbono dioxidoa askatzen ez duen labari karbonatita deritzo eta orain arte itsas hondoetan gertatu izan diren lurrazpiko materien isurietan baino ez da behatu. Gainera, bi kasuetan dagoen karbono dioxido kantitate edo proportzioa berdina da, eta bi kasuetan sodio proportzio berdina dago halaber; sodioa omen da karbono dioxidoa laban finkatzen duena eta atmosferara ihes egiten uzten ez diona.

Karbonatitak aztertu ondoren, Mexiko Berriko (AEB) Unibertsitateko ikerlariek uste dute laba zuzen-zuzenean Lurraren mantutik datorrela. Jakina da mantutik zuzenean eratorritako labak ez duela karbono dioxidorik isurtzen, eta horrez gain mantuaren konposizioa berdina dela munduko leku guztietan.

Joxerra Aizpurua

Groenlandiako izotzen artean Herminiimonas glaciei izeneko bakterioa esnatu dute ikerlariek. Lurralde haietan erruz aurkitzen den Escherichia coli baino txikiagoa da iratzarri berri duten hau. Gertaera oso garrantzitsua da, batez ere beste planetetan bizia bilatzen lagundu dezakeelako.
- http://ttiki.com/4590

Joxerra Aizpurua

Pariseko Pierre eta Marie Curie Unibertsitateko ikerlariek frogatutzat eman dute pestiziden eraginaren pean bizi izan diren nekazariek Parkinson gaitza garatzeko probabilitate handiagoa dutela.
- http://ttiki.com/4591

Joxerra Aizpurua

Ohikoek baino hamar aldiz iraupen luzeagoa duen bateria garatu omen dute Newcastle, St. Andrews eta Strathclyde-ko Unibertsitateetako ikerlariek. Bateria berriak aireko oxigenoa erabiltzen du. Ikerketa pribatuaren itxura hartu diogu, oraindik gauza gutxi eman baita argitara.
- http://ttiki.com/4592

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan