Astekaria

 Bertso berriak 

Lerro artean jarriak

Ibarretxeri egin nion lez herri-kontsulta itzela, Patxi, entzun dut jada euskara ikasten hasi zarela, bai jakin ere ergatibotan oraindik berde zaudela, hortaz, hartzazu diskurtsotxo hau nire opari bezela: jakin edozein abagunetan irakurri daitekeela.   Patxi, zehazten ari nintzela zer formatu eta neurri, testuan sartzen utzi ez diet ba lauzpabost lerro okerri! Saiatu arren ezin izan dut dena onera ekarri, beraz, nahiz eta horrelakorik ez zaidan gertatu sarri, baitezpada, ez lerro etzanak bertso berean ezarri.   I Kaixo hiritar agurgarriak, gizartearen baseak, munduarekin lotuko gaitu Jaurlaritza aldatzeak. Nahiz eta nire kontra dabiltzan ETAko kamikazeak beti presente izango ditut herritarren oinazeak ilusioa egiten baitit behingoz bakea lortzeak.   II Demokraziak zaindu ezean boto-emaile maiteak ezingo luke argia ikusi behin betiko AHTak. Ez dute antzik hemengo eta Espainiako PPak, horri eskerrak zapuztu dira batzuen borondateak, kontsentsu apur bat eskatzen baitu lehendakari izateak.   III Mahai sozialik ez baldin badu hitz egin gura duenak lepotik gogor helduko dio krisi latzaren problemak. Alde denekin ondo konponduz iraun lezake sistemak, baina gogoan izanik, noski, guztia eman zutenak, guk berdin-berdin bete ditzagun gure eginkizun denak.   IV Nahiz emandako hitza sarri jan egungo politikoak, bete nahi ditut herritarrekin sinatutako paktoak. Zentzu horretan gardentasunez jardungo du ekipoak, eredu txarra izan baitziren aurretik egondakoak: gobernu honek izango ditu kristalezko poltsikoak.   Doinua: “Euskal Herriko lur maite hartan”.

Xabier Paya

Xabier Paya


2190. alea
2009-06-28
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
(Iņigo Azkona)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia