Mikel Laboa hil aurretik hasitako proiektua kalean da: Mikel Laboa (1934-2008) dokumentala. Mari Sol Bastida alargunak zuzendu du eta kontzertuen irudiez, afixez eta musikariari eginiko erretratuez gain, elkarrizketa ugari ere bildu dituzte DVDan, hala nola, Koldobika Jauregi, Iñaki Salvador, Josetxo Silguero, Lluis Llach eta Ruper Ordorikari egindakoak. Mikel Laboak berak gidatzen du ikuslea dokumentalean –bere bizitzan– zehar.
Asian Dub Foundation Ama Say, Echo & The Bunnymen, Jane's Addiction, Depeche Mode eta Placebo taldeek joko dute, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdian, uztailaren 9tik 11ra bitartean. Hiru egunetarako bonoak 136 eurotan eskura daitezke, eta egun bakar batekoak 55 eurotan. [www.bilbaobbklive.com].
Iñigo Alberdik jarraituko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari izaten, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazi duenez. 2006an hartu zuen kargua Soraluzekoak.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa