Astekaria

 Txandan 

Ezker Patua

Mamu bat ari da Europa zeharkatzen. Hala zioen, duela mende eta erdi pasatxo, Manifestu Komunistak, eta hala diote oraingo hauteskundeen emaitzek. Marxek eta Engelsek orduan aipatzen zuten mamua, Komunismoa, beste mamu batek irentsi eta ordezkatu duela aldarrikatzen ari dira orain batzuk. Bozak boz eta pozak poz, toki ederrean geratu da ezkerra. Nago, hala ere, benetako ezkertiarrek (hots, ez alderdiak baizik ideologiak irabaztea nahi dutenak) badutela pozteko arrazoirik.   Inoizko zabalduen daude Marxen ideiak. Erreparatu, bestela, Europa hau eta gure (?) finantza sistema eraiki eta kudeatzen ari diren lepazuriei, nola ari diren merkatu libretik libratu (komuneko zentzuan) nahirik.   Marxek esana da nagusien ideologia dela gizartean ideologia nagusia. Beraz, galtzagabeek boza lepazuriei ematea normala da, ez dakit zertaz harritzen diren Marxena izan ezik beste edozeinen sozio izateko prest dauden soziauskalotarrak.   Europa, esana dut, euroari pa emanez eraikia da. Pribilegiatuon pribilegioak txukunago-edo kudeatzetik haratagoko kontu sakonagoetan pentsatzen hasten ez bada, nagusien kopia dorpea izango da beti ezkerra, eta garbi dago zein izango den haren patua: Halloween etengabe honetan izu-barregarri izatea, mamirik gabeko mamu huts.

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2190. alea
2009-06-28
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia