Astekaria

 Ezpalak 

Disko uzta berria

Eureka Hot 4 taldeak funk, soul, punk eta rock-and-roll estiloak nahastu ditu World Champions diskoan. Sosegua du izena Garikoitz Mendizabal txistulariaren bakarkako bigarren lanak. Disko pertsonala egin du Mendizabalek, batetik; baina bestetik, txistuari buruzko topiko batzuk ezbaian jartzeko asmoa ere badu lanak. Juan Carlos Irizarrek, bere aldetik, The Beatles taldea omendu du The Beatles eta ni diskoan. Bestalde, 1970eko hamarkadan egin ohi zuen moduan, gitarra hartu eta taula gainera igoko da berriro Jon Enbeita bertsolaria. Aurki hasiko da bakarlari gisa plazaratu duen diskoa aurkezten: Hainbeste, hain gitxi (Lanku). Ekoizpen lanetan Rafa Rueda aritu da, eta Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Ekain Elorza eta Itsaso Etxebeste musikariek ere parte hartu dute diskoan.

Jon Torner

Jon Torner


2190. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia